berriak
2010/12/15
Hirian bizikleta garraiobide gisa sustatzeko hitzarmena
Bizikleta hirian batetik bestera joateko garraiobide iraunkor gisa sustatzeko Gasteizko Bizikleteroak elkartearekin zuen hitzarmena berritu du Udalak. 18.000 euroko ekarpenari esker, elkarteak Bizikletaren Behatokiari jarraipena eman ahalko dio.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Alba Cañadasek eta Gasteizko Bizikleteroak elkarteko ordezkari Ana Zuazagoitiak lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute gaur, bizikleta garraiobide iraunkor gisa gehiago erabil dadin.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 18.000 euro jarriko ditu elkarteak Bizikletaren Behatokiaren lanarekin jarrai dezan; organo horrek hirian bizikletaz ibiltzearekin lotutako kexak eta iradokizunak biltzen ditu, bai eta bidegorrien zein bizikleta aparkalekuen egoera eta erabilerari zein bizikletaren erabileraren bilakaerari buruzko datuak ere.
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org