Oso ona izango litzateke Gasteizen bizikletak aparkatzeko kaiolak egotea, bai bertako txirrindularientzat bai kanpokoentzat. Askotan gerta daiteke non aparkatu eta gorde ez jakitea, batez ere asteburuetan bi edo hiru egunetan erabiltzen ez direnean.Horregatik eskatu nahi diet udal-agintariei konponbidea jartzea, horrela denon artean hiri ekologiko eta funtzionalagoa lor dezagun.