elkartea
behatokia
aholkuak
azken berriak
Loturak
kontaktua
Bilatzaileabehatokia

bizikleta Gasteizen
Bere tamainari eta orografiari esker Gasteiz oso hiri egokia da garraiobide gisa bizikleta erabiltzeko. Oso esparru konpaktoa da eta aldapa gutxi ditu (erdi aroko gunea), beraz joan-etorriak motzak dira, 5 kilometrotako ibilbidea izan daiteke luzeena, eta distanzia honetan bizikleta ibilgailu azkarrena da atez ate.
Azken ikerketen arabera, lanera joateko egiten diren ibilbideen bataz besteko luzeera 3.5 kilometrokoa da (15 minutu bizikletaz) eta ikastegietara edo erosketak egiteko egiten direnak 2.5 kilometrotakoak (10 minutu).
Nahiz eta bizikletaz mugitzeko baldintzak egokiak izan, garraiobide hau ez da oso erabilia gasteiztarren artean; horiek, oraindik ere, kotxe pribatua nahiago dute, hiri barneko joan-etorriak egiteko. Hurrengoak, oinez egiten direnak eta garraio publikoa izaten dira.
Erabilpen eskas honen zergatiak asko dira; alde batetik, azpiegituren akatsak daude (lotu gabeko bidegorri zatiak), bestetik, leku konkretu batzutan dauden arazoak (bide-seinaleen falta) eta bukatzeko, arrazoi soziologikoak, hau da, batzuk ez dute ikusten bizikleta garraiobide bat bezala.
Ikerketek esaten dute, hiri honetan bi biztanleentzako bizikleta bat dagoela, eta urtez urte, bizilketen kopurua gora doa. Gainera, Gasteizko Udalak bizikleta mailegu zerbitzu bat martxa jarri zuen, honek, arrakastarsua da hiritar eta bisitarien artean.
Gure inguruan bizikletari buruzko informazio gehiago:
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org
