- Errepideak erreia garbia y zabala badu (metro betekoa gutxienez), hori da erabili behar dena.
- Kurba edo aldapa asko daudenean arreta bereziz ibili behar da. Ibilgailuen zaratak lagunduko dizu, gertu daudela adieraziz, baina haiek ez dute zurekin topo egin espero.
- Aurreratze zaileko leku batean zure atzean kotxe bat dadago, honi lagundu maniobra egiten: ahal denean ezkerreko eskuarekin seinaleak egin, berak aurreratze segurua egiteko.
- Taldean ibiltzen bazara eta trafikoa ugaria bada, hobe da talde txikiagoak egin eta haien arteko tartea gutxienez bi kotxeen neurrikoa izan behar da.
- Alportxak edo zama eramaten duzunean, gogoratu aldapa beheretan edo maniobrak egiterakoan, bizikletaren portaera ezberdina dela. [...]
- Errepideetan geldialdi bat egin behar duzunean (matxura, mapa bat kontsultatu, lagunak itxaron) leku egoki batean egin, eta ez inoiz, errepidearen gainean.
- Talde baten barruan txanda bat emateko edo postuak aurreratzeko, maniobra segurtasunez egin, beti atzera begira eta senaileak egin zure asmoa adierazteko.
- Bazterbidea dagoenean (ala ez) komeniagarria da distantzia bat uztea gurpila eta asfaltoaren eskuineko ertzaren artean: metro eta erdi.
- Kokapen egoki batek saihestuko du norbaitek, ziklizta batek barne, zure eskuinetik aurreratzea.
- Solasaldiak, soilik, mendietan edo errepide lasaietan mantendu. Errepideetan ziklisten eta ibilgailuen arteko abiadura ezberdina denez, deskuidu batean arriskua handiagoa da bizikleteentzat.