- Ibilbidea planifikatu: eguneratutako informazioa erabili (mapak, gidak, iparrorratxa, GPS, e.a.). Beste godemendio inportantea: norbaiti zure ibilbidea komentatu.
- Txangoak zenbat iraungo duen ondo kalkulatu: kontutan hartu noizbehinka geldialdiak egingo dituzula edateko, jateko edo indarberritzeko.
- Eguraldia konprobatu, batez ere balizko aldaketak, eta horren arabera zure ekipoa aukeratu. Ekaitza arriskutsua badago, ibilbide alternatiboa prestatu.
- Matxura bat konpontzeko tresneria eraman.
- Aldapak igotzeko eta jeisteko gogoan izan: lurrezko bideek erresitenzia gutxiago eskaintzen dute, alfaltoarekin alderatuz.
- Pneumatiko lodiak egokienak eta erosoagoak dira, eta heltzea edo agarrea hobetzeko komenigarria da presioa jeistea, baina ez asko, bestela zulatzeko erreza izango da.
- Putzuetan eta errekatxoetan, hondoa ez bada ikusten, ez zeharkatu. Sustoak saihestuko dituzu. [...]
- Ez ahaztu ura eta janaria, ezta eguzki-krema, betaurrekoak e.a.
- Abiadura kontrolatu, batez ere ikuspen urria denean. Oso arrunta da mendiko bideetan jendea topatzea.
- Pertsonak topatzen dituzunean, bidea eman eta kontu handiarekin hurbildu. Batzutan, gelditu eta bizikletatik jeitsi behar izango duzu.
- Aldapak jeistean, ez derrapatu. Praktika honek landare-geruza txikitzen du eta higadura eragiten du. Bideetaik ez irten, ekosistemak suntsitu ditzakezu.
- Lursailetan ez sartu, debekatuta badago. Batzutan ibilbidea jarraitzeko hesi bat ireki behar baduzu, pasatzerakoan itxi. Erein berriko lursailak ez zapaldu, itzulinguru bat egin, eta bidea zabala ez denean bizikletatik jeitsi.
- Fauna eta landareak errespetatu, animaliak ez isutu, ez egin zaratarik.
- Geldialdi bat egin ondoren, ingurua txukun utzi.