elkartea
behatokia
aholkuak
azken berriak
Loturak
kontaktua
Bilatzaileaaholkuak

osasuna
Bizikletaz ibiltzea oso ona da osasunarentzat, eguneroko 10 minuto pedaleei eragiteak muskulatura eta artikulazioak indartzen ditu; eta zirkulazio sistema bizkortzen du.
Astero 4 orduz bizikletaz ibiltzea ez da zaila lortzen: hirian zehar zure eguneroko joan-etorri laburrak bizikleta gainean egiten badituzu. Hobekin nahiko izango da gaisotasun asko saihesteko.
Enpresa munduan ere zabaldu egiten ari da bizikletaren erabilpena langileen artean, honek onurak ekartzen ditu, bai empresarentzat, bai langileentzat: garraiobide hau erabiliz, absentismoa eta bajak jeitsi egiten dira (%20 gutxiago).
Bizikleta erabiltzeak, ere, gaur egungo mendabaldeko gizartean jasatzen dugun sedentarismoaren joera eta ariketa fisikoaren eza apurtzen laguntzen ditu.
1. Sasoia
Zure indarra, sasoia eta giharren funzionamendua hobetuko dira bizikleta erabiliz gero.
Bizikletaz ibiltzea:
2. Zirkulazio sistemaren funtzioen hobekuntza
Bihotzeko giharrak indartzen dira, taupadak jeisten dira (atsedenaldian) y odoleko kolesterol indizeak ere gutxituko dira.
Oso ariketa orekatsua da, eta bihotzekoa izateko arriskutsua jeisten da (%50 gutxiago). Bihotzeko erritmoa handitu eta presioa jeisten dira; hitz gutxitan: bihotzak era ekonomiko batean lan egingo du. Kolesterol negatiboa ere gutxitu egingo da, zain eta arterien kalzifikazioa saihestuz. Kolesterol positiboa, zain eta arteriak babesten dituena, aldiz, handituko da. Beraz horien malgutasuna areagotuko da, eta plakaren sedimentazioa edo jalkitzea gutxiago agertuko da.
Erregularki ariketa fisikoa egiten duten pertsonen artean, arazo kardiobaskularrak izateko arriskutsua gutxitu egiten da, aritekarik egiten ez dutenekin alderatuz. [...]
3. Gainpisua eta obesitatea kontrolatzen du- artikulazioak babesten ditu
Gainpisua edo loditasuna duten pertsonek, batzutan ere,arazo psikologikoak dituzte, eta ondorioz beraien bizi kalitatzea murriztuta ikusten dute. Kasu gehienetan gainpisu edo gizentasun hori kontralatzeko edo ezabatzeko eguneroko bizimodua aldatzea baino ez da egin behar.
Eguneroko ariketa fisikoa eta dieta orekatsua nahikoak dira pisua gutxitzeko.
Mota honetako pertsonentzat bizikletaz ibiltzea oso egokia da. Gorputzaren pisuaren %70-80-a zelak amortiguatzen du, eta korrika egitea baino hobea da. Mugimendu ziklikoetan artikulazioek (belaunak, orkatilak) eta kartilagoek ez dute gainkarga hori jasango. Artikulazioek presio gutxi jasaten dutenean, energia eta gai nutritiboak kartilago barruan errezago hedatzen dira.
Bizikletaz ibiltzearekin batera, zure artilulazioak babestuko dituzu, eta honen ondorioz artrosia izateko arriskutsua saihestuko duzu. Beraz oinez ibiltzea edo korrika egitea ez da arazoa izango zahartzaroan.[...]
4. Buruko estresa gutxitzen du
Erregularki bizikletaz ibiltzeak antsietatea, estresa eta depresioa leuntzen ditu. Batez ere ariketa fisikoa egiteagatik, baina baita bizikletaz ibiltzeak ematen dituen plazerragatik eta poztasunagatik.
Depresiodun pertsonek, gehienetan, medikamentuak hartzen dituzte, beraien oreka hormonala kontrolatzeko. Kirolek eta ariketa fisikoek (bizikleta adibidez) batzutan, eragin bera dute gorputzean, hormonen ekoiztea bizkortzen dutelako.
Bizikletaren mugimendu ziklikoek eta uniformeek erlajazioari laguntzen diote, funtzio fisikoak eta emozionalak egonkortzen direlako.
5. Ondorio positiboak inmunologi-sisteman
Ziklismoa praktikatzeak oso ondorio positiboak ditu inmunologi-sisteman. Gorputak gai kimikoak isuritzen ditu, eta horiek gogo-aldartea ongizatea hobetzen dituzte. Fagozitoak, gorputzean bakteriak jaten dituzten zelulak, pedaleei eragitearen esker mugitzen dira, bakteriak eta minbizi-sortzaile zelulak suntsitzeko.
Horregatik bizikleta ibiltzea terapia gisa, minbizi eta IHESA duten gaisoengan, erabiltzaen da. Baina prebenzio muduan ere komenigarria da, garraiobide simple hau egunero erabiltzea , infekzio-gaisotasunei aurrea hartuz. [...]
6. Bizkarreko minari aurrea hartzen dio
Bizkarrarentzat bizikleta ere komenigarria da. Zelaren gainean postura egokia denenan; gorputz-enborra pizkat aurrera makurtuta, sorbaldako giharrek presio gutxi jasatzen dute, eta soina orekatzen da. Hanketako mugimendu erregularrek gerrialdea indartu eta hernia diskalaren agertzea saihesten dute.
Ariketa honi esker sorbaldako muskulatura sendotzen da, eta bizkarrezurra kolpeetatik eta bibrazioetatik babesten du.
Orno dortzaleen gihar txikiak ere bizkortzen dira. Ohiko gimnasia egiten denean, esfortzu asko behar da bizkortze hori lortzeko. Horregatik bizikleta ibiltzea oso ariketa egokia da bizkarreko mina duten pertsonentzat.
7. Esfortzu gutxi, emaitza asko
Pedaleei eragitea, 10 minututan, nahikoa da muskulatura, odol-fluxua eta artikulazioak bizkortzeko. 30 minututik aurrera, onurak bihotzean nabarituko dira, eta 50 minututik gora, koipe-metabolismoa bizkortu egiten da. Emaitza hauek handituko dira, erregularki ariketa hau egiten bada.
Adibidez, 45 eta 60 urte bitarteko pertsona batek, bere inmunologi-sisteman, onurak hirukoiztu ditzake, egunero 20 minutu pedaleei eragin ordez, 60 minutu egiten badu. Ziklismo praktikatzeak oso epe laburrean osasunarentzat onura handiak dakartza. guzti honek, gordeta dagoen zure bizikleta zahar hori, berriz erabiltzen lagunduko dizu.
bizikleteroak.org | Panamá 14 (Rogelia de Álvaro eraikina) | E-01012 Vitoria-Gasteiz | IFZ: G-01281344
T: (+34) 687 308 290 | info@bizikleteroak.org
